MUSIKA

Txarrena itzuli da

Barricadako El Drogasek ez ezik, taldea honako musikari hauek ere osatzen dute: Koma taldeko Brigi Duque baterian, eta La Lengua de Trapo bandako Eugenio Aristu Flako eta Txus Marava baxuan eta baterian, hurrenez hurren.

Duela urtebete inguru, Barricadako frontman ezagunak proiektu hau berreskuratzea erabaki zuen. Bigarren saiakera horren emaitza atzo plazaratu zen Azulejo frio izenburuko diskoa da. Diskoak 15 kantu biltzen ditu eta Maldito Records markapean kaleratu da. Doinuak estribillo itsaskorrez josita daude eta rock and roll freskoa eta bizia da nagusi. Kantuok, gainera, gaua dute ardatz.

Lan hau Haritz Wrighy teknikariak ekoitzi du Usurbilen eta Steve Fallonek masterizatu New Yorkeko Sterling Sound estudioan. Horrela, grabazioan soinu sendoa erdietsi dute.

El Drogasek berak manerasdevivir.com webguneari eskaini dion elkarrizketan jasotzen denez, honela definitu du musikalki Txarrena: "rock and rolla baino ez da (baina gustuko dut)".

FNACek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button