MUSIKA

Porco Bravo taldeak lan berria aurkeztuko du Bilbon

Barakaldoko Porco Bravo rock bandak La Piara izenburuko lan berria aurkeztuko du 2016ko urtarrilaren 5ean, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30etik aurrera. Bizkaitarrekin batera, Bartzelonako 77 hard-rock bandak joko du.

Zuzeneko piztiak dira Porco Bravo, baina estudioan ere ondo moldatzen dira. Hala, disko berria Mungiako MuxikOn eta Aulestiko Altxatune estudioetan grabatu dute, 2015eko urria eta azaroa bitarte. Grabazioa Ryan Smithek masterizatu du New York hiriko Sterling Studios-en. Ekoizle lanetan, berriz, Asier Dominguez eta Txortx Etxebarrieta aritu dira,  Jose Alberto Batizen laguntzarekin.

Estudioan, gainera, zenbait kolaborazio izan dituzte: Isma, La Llamada doinuan; Boni Pídelo otra vez kantuan; Txetxu Brindaremos juntos abestian, eta, azkenik, Batiz Solo quiero bailar-en.

Porco Bravo hauexek osatzen dute: Manu Gallego (ahotsa), Txelu Porco (baxua), Oskar puro D´Oliva,  Montilla (bateria), Pulpo Bravo (guitarra) eta Asier Indomable (gitarra).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button