ARTEA

Andres Merida pintorearen obra koloretsu eta surrealista, Iruñean

Andre Merida (Algeciras, 1964) artistak bere margolan koloretsu eta surrealistak paratu ditu Iruñeko Conde de Rodezno galerian, azaroaren 11ra arte.

Kolorea eta Surrealismoa izenburupean bildu ditu artista andaluziarrak bere obrak. Bere obran figurazioa nabarmentzen da, kostunbrismoz betea, eta surrealismoa ukitzen duen espresionismo pertsonalarekin jantzia.

Conde de Rodezno galeriaren arabera, “(Meridaren obra) Grecoren mistikaren eta Modiglianiren mistizismoaren artean kokatzen da, bertikaltasun gotikoak desitxuratutako figurekin, errealitatetik ihes egiteko zorakerian, Andresen pintura ardazten duen kolorearen poetika bat dago”.

Hala, bere koadroetan toreatzaileak, flamenko abeslariak, arlekinak eta ametsen lapurrak agertzen dira, betiere, kolorez josita eta desitxuratuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button