IKUS-ENTZUN

“Zinebiexpress” film laburren lehiaketa antolatu du Zinebik asteburu honetarako

Zinebik 48 ordutan errodatutako film laburren Zinebiexpress lehiaketa  antolatu du asteburu honetarako. Lehiaketa larunbatean, azaroaren 2an, abiatuko da, goizeko 09:30ean Campos Antzokiko atarian. Une horretan, ekipoen izen ematea egin eta lanen gaia emango da.

Ekimenean talde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, gutxienez 2 minutukoa eta gehienez 5 minutukoa. Kanpoko irudien %100 Bilboko udalerrian errodatu beharko da, eta, izena emateko egunean proposatzen diren hiru lokalizazioen artetik gutxienez bat barne hartu beharko du.
Talde bakoitzari pendrive bat emango zaio, egindako film laburra gordetzeko eta astelehenean, azaroaren 4an, 18:30etik 19:30era, Campos Antzokiko atarian bertan antolatzaileei entregatzeko. Eta ostegunean, azaroaren 7an, 18:00etan, banatuko dira sariak, Golem-Alhondiga zine aretoetako 1. aretoan, lehiaketaren finalera heldu diren filmak eskainiz.

Epaimahai batek (Aranzazu Calleja, Pau Guillen, eta Larraitz Zuazo) baloratuko ditu lanok eta hiru sari banatuko ditu: lehen saria 1.000 eurokoa izango da eta EHUKulturak emango du; bigarrena 700 eurokoa, eta hirugarrena, afari bat.

Zinebik, EHU/UPVko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta Arte Ederren Fakultateak, IMVALek, Claro de Lunak, ECPVk eta Tartanga LHIIk antolatzen dute Zinebiexpress lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu