ESZENA

Ramon Bareak “Luces de bohemia” antzezlana estreinatuko du

Ramon Bareak Valle Inclánen Luces de bohemia klasikoaren bertsio berri bat aurkeztuko du Arriaga Antzokian, abenduaren 17an, ostiralean, 19:30ean. Hurrengo egunean, 18an, 19:00etan, beste saio bat izango da.

Luces de bohemia Pabellon 6ren ekoizpen berria da, Arriaga Antzokiaren beraren elkarlanarekin egindakoa eta Ramon Bareak zuzendutakoa. Antzezleen artean, Alfonso Torregrosa, Ione Irazabal, Ramon Ibarra eta Chema Trujillo aktore ospetsuak daude, bai eta Pabellon 6ren Gazte Konpainiako antzezleak ere (Yeray Vazquez, Unai Elizalde, Sandra Martin Gomez, Nagore Cenizo-Arroyo eta Diana Irazabal).

Antzezlanak “gizarte esperpentiko, degradatu eta ustela erakusten du, egungoaren antz handiegia duena. Luces de bohemia herrialde desitxuratu, bidegabe eta zapaltzaile batean bizitzeko ezintasunaren parabola tragiko eta grotesko bihurtzen da. Halakoxea da 1920ko Espainia, herri xehearekiko begirunerik gabea.”

Lanak Max Estrellaren bizitzako azken 24 orduak kontatzen ditu. Protagonista hori andaluziar hiperbolikoa, oda eta madrigalen poeta da, eta noizbait nolabaiteko ospea izan bazuen ere, une honetan agurea da, zorigaiztokoa eta itsua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button