IKUS-ENTZUN

Zinea eta giza eskubideak uztartuko dira Bilboko Azkuna Zentroan, “Zinexit” ekimenaren eskutik

Vitoria 3 de Marzo izango da Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubide Zuzendaritzak Zinexit zine erakusketa programaren harira antolatutako Zinexit Topaketak ekimena zabalduko duen filma.

Zinea eta giza eskubideak uztartuko dituzten lau film eskainiko ditu aurten egitasmo horrek, aurreko edizioetan baino hiru film gehiago. Hala, urriaren 8tik 11ra bitartean garatuko den programazioak honako filmak ekarriko ditu:  Victor Cabaco zuzendariaren Vitoria 3 de Marzo (bihar, urriak 8); 9an, What have we done to deserve this? -Zer egin dugu hau merezi ahal izateko? (Eva Spreitzhofer, Austria, 2018); Stitches-Sutura Puntuak, Miroslav Terzic zuzendari serbiarraren filma izango da ostegunean; eta ostiralez, zikloari amaiera emateko, Partho Sen-Gupta zuzendari austriarraren Slam filma. Hitzordua guztiak 19:30etik aurrera izango dira.

Hala, biharko saioan, 1976ko martxoaren 3an Arabako hiriburuan izan ziren gertakari larriak gogora ekarriko dituen filma emango da. Bertan, poliziaren tiroek hildako bost langile eragin zituzteneko uneak gogoraraziko dira.  Octavio Gonzalez Zinexiteko programatzaileak azaldu duenez, “gertakari hauetan poliziaren tiroen ondorioz eraildako 5 biktimei eta senideei omenaldia egin nahi zaie, memoria historikoari ekarpena eginez batera”. Gainera, filmean Gasteizko Martxoak 3 Elkarteko kideak ere parte hartu dute, eta pelikularen ondoren solasaldian egongo dira, Amaia Aberasturi filmeko protagonista gazte eta Victor Cabaco zuzendariarekin batera. Aukera paregabea memoria historikoan murgiltzeko.

Biharamunean, urriaren 9an,What have we done to deserve this? -zer egin dugu hau merezi ahal izateko? Eva Spreitzhofer zuzendariaren filma emango da. Zuzendariak Wanda 49 urteko vienarraren istorioa dakar. “Emakume feminista eta ateoa da bera eta bere mundua hankaz gora jarri da, Nina alaba nerabea hiyab batekin iritsi denean etxera: islamera aldatu da; Wanda izututa dago; izan ere, beti egon izan da erlijio-fanatismoaren aurka erabat”.

Miroslav Terzic zuzendariaren  Stitches-Sutura Puntuak filma aldiz, urriaren 10ean emango da. Bertan, erditu ondoren, jaioberria hil egin zela esan zioten Belgradeko emakume baten testigantzan oinarritutako istorioa kontatzen da. “Inoiz ez zuen gorpua ikusi eta ez zuen non lurperatu zuten jakin. Ospitaleko administrazioarekin, mediku, polizia, epaitegi eta udal-funtzionarioekin borrokatu zen, heriotza-ziurtagiria eskuratzeko, eta gero eta irregulartasun gehiago aurkitu zituen dokumentazio ofizialean”.

Eta topaketei amaiera emateko, Partho Sen-Guptaren  Slam (Australia-Frantzia, 2018) filmaren txanda izango da urriaren 11n. “Tarik  protagonistaren  ahizpa -palestinar jatorriko aktibista erradikala poesia-errezitaldi baten ondoren desagertzen denean, terrorismo-akusazioei, jazarpen mediatikoari eta komentario arrazistei egin behar izan die aurre”.

Zinexit zine jaialdia azaroaren 25etik 29ra luzatuko bada ere, aurre ekimen ederra prestatu du bere hamargarren edizioari hasiera emateko.

Informazio guztia duzue zinexit.net web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu