ARTEA

Inoiz hil beharko ez liratekeen hamar pertsona

Jose Pueyo artistak Inoiz hil behar ez liratekeen hamar pertsona izenburuko erakusketa paratu du BilbaoArte zentroan, apirilaren 12ra arte.

Pueyo hainbat diziplinatan aritzen den artista da: zinea, bideo-sorkuntza, instalazioak, antzerkigintza, performance, multimedia…

Bada, Inoiz hil behar ez liratekeen hamar pertsona erakusketa ikus-entzunezko lana da; bertan, artistaren aburuz, sekula hil beharko ez liratekeen hamar lagunen ikus-entzunezko potretak bildu ditu. Lana maitasunaren eta heriotzaren inguruan ardazten da. Horrekin batera, gure inguruko pertsonekin ditugun harremanak ere jorratu ditu Pueyok bere obran.

Horretarako, 18, 16 eta 5 mm-ko pelikulak erabili ditu artistak, bai eta hainbat proiektore ere, ehundura ezberdinetako irudiak proiektatzeko, eta proiekzio horietan hamar lagunak agertzen dira:  koloreetan, zuri eta beltzean, kolore bakarrekoak, pelikula erreak, zaharkituak…

Josue Rekaldek honakoa esan du erakusketaren harira: “Zeluloidezko zine zaharraren paradoxaren aurrean gaude (…). Jesus Pueyoren erretratuak bukle moduan dauden pelikulara atxikitzen dira, amaierarik ez duen pelikula batera, eta, era berean, bere biografiara ere atxikitzen dira. Pantailek, ispiluek bezala, behin eta berriro bere irudia errepikatzen duten aurpegiak erakusten dituzte, zeluloideak, bere ahultasuna erakusten duen bitartean, pelikularen higadura propioak eragindako ahultasuna, hain zuzen ere”.

Honatx Pueyok egindako zenbait obra: Bilboko Sonic Trash taldearen Cabronazo bideo-klipa; El vídeo-diario de Jess, film luzea eta esperimentala, edo 2007an Guggenheim Bilbao Museoan egindako erakusketa kolektiboa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button