IKUS-ENTZUN

Zinea barra-barra, Tabakalean

Donostiako Tabakalera zentroak martxorako eta apirilerako ondu duen zine-egitaraua zabaldu du. Programazio hori otsailaren 27an hasiko da Asterik Laburrena zikloarekin. Bertan, EIECINE, Kimuak eta LABO programetan jasotako lanak pantailaratuko dira.

Martxoaren 10ean, halaber, Universidad del Cine (Buenos Aires) zikloaren bigarren zatia hasiko da. Martxoaren 11n, bestalde, Aro Atomikoa egitarauarekin jarraituko dute, eta The Quiet One (Sidney Meyers, 1948), Estiu 1993 (Carla Simón, 2017) eta  Little Fugitive (Ray Ashley, Morris Engel, Ruth Orkin, 1953) ikusi ahalko dira. Solasaldiak ere izango dira ziklo horren baitan.

Martxoaren 24an, Andréi Tarkovski zinegile errusiarrari buruzko zikloa hasiko da, eta lau film bilduko ditu:  Zerkalo (Andréi Tarkovski, Sobiet Batasuna, 1975), Solyaris (Andréi Tarkovski, Sobiet Batasuna, 1972), Como me da la gana II (Ignacio Agüero, Txile) eta Drift (Helena Wittmann, Alemania, 2017). Azken biak zuzendari errusiarraren gaineko dokumentalak dira.

Trinh T. Minh-Ha zinegile vietnamdarren inguruko programazioa ere ondu du Tabakalerak Punto de Vista Jaialdiarekin elkarlanean. Hiru filmek osatuko dute egitaraua: Forgetting Vietnam (Trinh T. Minh-ha, Hego Korea, Vietnam eta AEB, 2016), Naked Spaces: Living Is Round, (Trinh T. Minh-ha, AEB, 1985) eta Reassemblaje: From the Firelight to the Screen (Trinh T. Minh-ha, 1983).

Zinema garaikideak ere izango du bere txokoa, martxoaren 31tik aurrera: Los Objetos Amorosos (Adrián Silvestre, Espainia, 2016); Sympathy For The Devil (One Plus One) (Jean-Luc Godard, Erresuma Batua, 1968); El Pacto de Adriana (Lissette Orozco, Txile, 2017); eta, azkenik, Did You Wonder Who Fired The Gun? (Travis Wilkerson, AEB, 2017).

Xeherasun guztiak: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button