BERTSOTAN

Iñigo eta biyok Gozategiz

Datorren ostiralean, Orioko Kultur Etxean, Asier Gozategik eta Iñigo Goikoetxeak  Iñigo eta biyok Gozategiz emanaldi berria aurkeztuko dute, 22:30ean. Emankizunean kontakizun intimoa eta zuzeneko musika uztartuko dituzte.

Oraingo honetan, herriari abesteaz gain, herriari hitz egingo diro Gozategik eta kontakizun intimoaren bidez ere aurrera begirako ikuspegia azalduko dute, baina tartean ere ez dira faltako Ibilbideko gorabeherak eta anekdotak.
Goikoetxea musikari urdiaindarrak adierazi du zertan den ikusgarria: “hiru plano lantzen ditu ikusgarriak: Gozategi taldearen kantuak eta atzean dauden istorioak, Asier eta bion bizipen pertsonalak eta plazak Euskal gizartean daukan pisua”.

Kultur etxe eta areto txikietan eskainiko dute urte osoan zehar, eta ostiralekoaz gain, Oñatin izango dira apirilaren 9an, eta gero, hainbat data lotzen ari dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button