ESZENA

Zerk motibatzen eta bultzatzen du dantzaria agertokira igotzeko?

Dantzaldia, Dantza Garaikidearen Nazioarteko jaialdiak oholtza gaineko obra eszenikoen emanaldiez gain, halako galderak erantzuten dituen bestelako jarduera paraleloak ere ondu ditu udazken honetarako.

Hala, arte eszenikoarekin lotutako ikus-entzunezkoa proiektatuko da gaur bertan, urriaren 3an, Ikusleen tailerra atalean. Hitzordua, 20:00etan, La Fundicion Aretoan izango da. Bertan, Roberto Menendez errealizadoreak zuzendutako Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran dantza garaikidea xede duen dokumental laburraren emanaldia emango da.

Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran dokumentalak Estatuko dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen digu, Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren eskutik: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza).

Proiektu bisuala da, “hitzaldi filosofikorik eta historikorik gabea”, eta dantzarien mugimenduak zein eguneroko bizitza dira dokumentalaren ardatz: dantzariak edo koreografoak nola bizi diren, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin,…  Urtea joan, urtea etorri, hamarkada bat joan, bestea etorri, dantzaria agertokira igotzea zerk bultzatzen edota motibatzen duen bistaratzen du Roberto Menendezek. Guztia, Isa Suarez nazioarteko musikagileak sortutako jatorrizko soinu-banda magikoaren laguntzarekin.

Gainera, ikus-entzunezkoaren proiekzioaren ondoren Daniel Abreu koreografoa eta Roberto Menendez zuzendaria berarekin topaketa  bat izango da; dokumentalaren leihoak zabaldu eta  arte horren zirrikituetatik begiratzeko aukera paregabea izango du bertaratzen denak.

“Emanaldi hau egin nahi izan dugu dantzari eta koreografo hauek urteak daramatzatelako dena ematen beren proiektu zirraragarriak aurrera eramateko eta beste edozein herritan gure kulturaren enbaxadoreak izango liratekeelako”, azaldu nahi izan du Menendez zuzendariak.

Informazio gehiago dantzaldia.org atari digitalean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu