ARTEA

“Vital Nazioarteko Argazki Lehiaketa” erakusketa ikusgai, Gasteizen

Datorren urteko urtarrilaren 9ra arte Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan,Vital Nazioarteko Argazki Lehiaketa erakusketa ikusgai izango da.

Hainbat urtez, 1991 eta 2004 artean, 200 herrialdetatik 2.700 argazkilarik hartu zuten parte Vital Nazioarteko Argazki Lehiaketan. Orain erakusketa baten bidez Vital Fundazioak omenaldia egingo dio ekimen horri, eta bertan parten hartu duten egile askori. Izan ere, erakusketa horretarako, urte haietan aurkeztutako 10.000 lanen artean nabarmendu ziren 33 aukeratu dira.

“Erakusketa honetarako hautatutako lanek egindako zazpi edizioetako bakoitza ordezkatzen dute (lehiaketa bi urtean behin egiten zen), eta jatorri askotakoak dira: Alemania (4), Japonia (3), Hong Kong (3), Frantzia (3), Danimarka (2), Belgika, Kroazia, Austria, Pakistan, Vietnam edo Ukraina eta hamabi Espainiako hainbat lekutakoak.”

Hortaz gure mundua zertan den jakiteko, horra hurbildu ahal zarete eta irudi ederrekin gozatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button