LITERATURA

R. M. Azkue Literatura Sariak abian dira

Idazle gazteei zuzendutako R. M. Azkue Literatura Sariak BBKk eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituzte, eta dagoeneko, lanak aurkezteko epea zabalik da: azkenengo eguna abenduaren 16a izango da.

Ohiko helburua gordetzen du sariketak, idazle gazteak literatura mundura erakartzea. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan: A maila: 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaioak eta B maila: 1997, 1998, 1999 eta 2000n jaioak

Betiko lez, lan originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira aurkeztu behar direnak. Luzera ere kontuan hartuko da: narrazio arloan, A mailan, 2 folio, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dituzte, eta B mailan 30 lerro.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.

Epaimahaikoen erabakia otsailaren 28a baino lehen iragarriko da eta ondoren lan saritu guztiak argitaratuko dira liburu batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button