LITERATURA

“Zergatik panpox” eleberriaren inguruko jardunaldiak

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eleberria da izango da protagonista, Bilbo Zaharra Forumak aurten antolatu duen Klasikoen 5. irakurraldi jarraituan eta horren ondorioaz, horren inguruan egituratzen diren jardunaldietan. Jardunaldi horiek joan den maiatzaren 31n hasi ziren Ana Urkizak egindako hitzaldiarekin.

Honek guztiak atzo bertan izan zuen segida, izan ere, Gemma Lasarte mintzatu zen Urretabizkaiaren lanari buruz. Eta ez da azkena izango, datorren ekainaren 13an Josune Muñoz arituko baita.
Bestalde, osagarri gisa, Euskaltzaindiaren aretoan Emakumea eta literatura izeneko erakusketa jarri da, eta modu horretan, egun hauetako hitzaldietara joaten diren guztiek ikusi ahalko dituzte euskal emakume idazle batzuen lanak.

Jardunaldiei amaiera emateko, Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua egingo da, ekainaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara, irakurle askoren partaidetzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button