ARTEA

Eremu desindustrializatuetako paisaia

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikusarazten laguntzen du, eta horren ondorioz, sortzailea horien lanak erakutsiko ditu.

Oraingo honetan Alba Matilla (Avilés, 1998) artistaren Santutegi erakusketa paratu da martxoaren 15etik apirilaren 14ra arte, bertako Jovellanos aretoan. Zentroan egon bitartean garatu duen proiektua da, bai eta artistaren Master Amaierako Lana ere.

Eremu desindustrializatuetako paisaia eta bertan bizi direnen identitatean duen eragina da bere jarduneko ardatz nagusia. Artea, ikerketa geografiko eta kulturalerako tresna gisa erabiltzen du. Eta, hiru bitarteko nagusiekin lan egiten du: bideoa, fotogrametria edo 3D eskaneoa eta pintura.

Alba Matillak Arte Ederretako gradua egin du Vigoko Unibertsitatean, eta pinturako espezialitatea garatu du ikasturte batean, Krakoviako Arte Ederretako Akademian. Arte Garaikidearen Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra egin zuen EHUn. Eta aldi berean bideo eta pinturako praktikak 3D diseinuko softwareekin egiten aritu zen.
2023an masterra amaitu ondoren, 3D mekanikan trebatzen jarraitu zuen, eta masterrean sortutako ikerketarekin jarraitu zuen, paisaia birtualaren eta paisaia fisikoaren dialektikan sakonduz: hondakin, memoria industrialaren kontserbazio, eta mundu digital batean pintura egiteko modu berria landuz.
Erakusketa kolektibo eta arte garaikideko jaialdi askotan izan da ikusgai Albaren lana.

Bere obra hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button