LITERATURA

Zaitegi Saria, Olga Tokarczuk eta Peter Handke idazleen lanak itzultzeko

Literaturako Nobel saria irabazi duen idazlearen obra bat euskaratzeko Elkar argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak urtero antolatzen dute Jokin Zaitegi itzulpen saria, urtero. Aurten Suediako akademiak bi sari eman ditu: Olga Tokarczuk poloniarrari eta Peter Handke austriarrari.  Zaitegi sariak haien eleberri bana euskaratzeko balio izango du.

Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzuliko da, eta bestetik, Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria.
Nobela horietako bata edo bestea itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa horietan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera.
Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, ezizen horren ostean dagoen egilea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera.

Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7an amaituko da.

Beste xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button