ESZENA

Zabalik dago EHUko Antzerki eta Arte Eszeniko ikastaroetan izena emateko epea

Irailaren 14an bukatuko da EHUko Arte Ederretako Fakultatean egingo diren Antzerki eta Arte Eszenikoen ikastaroetan izena emateko epea. Klaseak urritik eta uztailaren bitartean egingo dira eta fakultatean zein Bilboko Artebi eskolan gauzatuko dira ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan, hurrenez hurren.

Aurten, performance, antzerki eszenografiarako ikus-entzunezko teknologia, antzerki soinua eta espazio eszenikoen klaseetan Antonin Artauden Ya no hay firmamento obraren inguruan lan egingo da.

Gainera, urtean egin behar diren ikerkuntza lanen aurkezpenak eta antzerki obrak kurtso bukaeran egingo dira.

Inskripzioa fakultatearen ikastaroei buruzko webgunean egin behar da irailaren 14a baino lehen. Ikastaroak unibertsitate tituludunei zuzenduak daude eta, nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, kontuan hartuko dira aurretik antzerki edo arte eszenikoetan egindako lanak eta aldez aurretik horren inguruan egindako ikasketak.

Artebik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button