ARTEA

“Hemen eta Orain”, Arte Ederretako ikasleen erakusketa

UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleen lanekin osatutako erakusketa inauguratuko da bihar, uztailak 11, Bilboko Windsor galerian. Artista gazte horien artelanak Et Nunc izenburupean bildu dituzte, eta  irailaren 20ra bitarte ikusi ahalko dira.

Ondoko artisten lanak daude ikusgai Windsor galerian: Aitor Ansotegi, Ander Gómez-Miranda, Arrate López Apellániz, Cristian Jerez, Iker Carretero, Itxaso Jiménez Iribarren, Jaione Vélez Samaniego, Jorge López Ruiz, Mar de Dios, Mario Montoya Castroviejo, Mikel Ruiz Pejenaute, Nagore Etxabe, Xandra Villar Amigo eta Valeria Duka.

Galeriaren arabera, “Eskultura, argazkiak, pinturak eta bideoak (…). Ni-aren etxeak eskaintzen duen intimitatearen esferatik etengabeko gogoetara. Izakiaren arintasun ahuletik, panorama dantesko, triste eta nahigabetura”.

Aurretik Zarauzko Sanz Enean eginiko Hic erakusketarekin osatzen da proiektua. Hala, izenburu osoari erreparatuz gero, Hic Et Nunc, Euskal Eskolaren taldeak aipatzen dituela ondoriozta daiteke. Mugimendu hori Jorge Oteizak babestu zuen, eta hiru talde biltzen zituen: artista gipuzkoarren Gaur; bizkaitarren Hemen, eta, azkenik, arabarren Orain. “Azken urteotako Hemen eta Orain, Hic et Nunc hitz latinoetan bihurtu da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button