IKUS-ENTZUN

“Lainoan” eta “The Exile” filmak, Bilbon eta Donostian

Gaur, martxoak 18, FAS Zineklubak, Lainoan Sergei Loznitsa (Bielorrusia, 2012) zuzendariaren lana pantailaratuko du. Ohikoa denez, emanaldia El Carmen aretoan izango da, 19:45ean. Filma Txarli Otaola zineklubeko batzordekideak aurkeztuko du.

Sergei Loznitsa zuzendari ukrainarrak Bigarren Mundu Gerran girotutako film bat aurkeztu du kasu honetan. Loznitsaren arabera, gerra giroan pertsonen artean sortzen diren harreman bereziak landu ditu. Film honek, FIPRESCI Saria jaso zuen Canneseko Zinemaldian (2012).

Beste aldetik, Donostiako Antzoki Zaharrean, Zinema Nosferatu zikloaren baitan, Max Ophüls zuzendariaren The Exile filma pantailaratuko da bihar, 20:00etan.

Max Opulsek (AEBetan izen horrekin sinatu zituen bere filmak) The Exile lanean, kapa eta ezpatako abenturazko komedia bat luzatzen digu; Karlos II.a errege ingelesak Holandako erbestean izandako ibilerak eta maitasun istorioak, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button