BERTSOTAN

Aste honetako bertso-saioak Araban

Ostegunean hasiko dira Araba aldetik bertso saioak. Lehena Gasteizeko Ariznabarrako liburutegian izango da ostegunean, Bertsolharitza emanaldiarekin. Ostegunean ere, Txapelketa Nagusia girotzeko, Oionen, saio didaktiko izango da Bazterra Aretoan.

Gero saltoa eman beharko dugu asteburura, honela:
Larunbaten, Aramaion, bertso-bazkaria Kasatxo elkartean. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano.
Kuartangon, bertso-saioa Fracking-ez, 20:00etan. Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal arituko dira.
Bertxorakeriketa saioa egongo da Gasteizen, Garraxi tabernatik hasita, 11:30ean. Eta 17:00etan finala, Aizkora tabernan.

Igandean, Gasteizen,  Bat Batean bertso-kontzertua egongo da Oskar Estanga eta Jon Martinekin. Arespalditzan, azkenik, 12:30ean, bertso-saioa Zigor Enbeita eta Oihane Perea bikotearekin.

Beste guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button