ESZENA

XV. Eskola Antzerki Jaialdi erraldoia

Bilboko 21 ikastetxe publikok eta pribatuk (guztira 309 ikasle) hartu dute parte lehiaketaren hamabosgarren edizio honetan. Igandean eszenan ikusi ahal izango ditugun antzezlan sarituak honako hauek dira: Abusu Ikastolako ikasleen Udako solstizioa, Arangoiti Herri Ikastetxeko ikasleen Azken balea eta Gallego Gorria Herri Ikastetxeko ikasleen Movilmanía, -guztiak ere lehen hezkuntzako ikasleek antzeztuak- eta Miguel de Unamuno Batxilergo Institutuko Hoy celebramos la fiesta de la comunidad, bigarren hezkuntzako ikasleek antzeztua.

Euskaraz eta gaztelaniaz egindako 39 antzezlan aurkeztu dira. Eskola Antzerki Jaialdia 1992an sortutako ekimena da, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Diru sariez aparte, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euro jasotzen dituzte, ikasturtean zehar prestatu beharreko lanetan laguntzeko.

Aurtengo edizioko epaimahaia Nuria Moranek, Pedro Madozek, Alberto Velascok eta David Valdevirak osatu dute, guztiak ere antzerki eta pedagogia adituak.

Beste alde batetik, ikasleak, antzerkiaren eta arte eszenikoen munduan, protagonista gisa lehen pausoak emateko Jaialdiak ikastetxeei eskaintzen dien aukeraz gain, Kultura eta Hezkuntza Sailak helburu bera duten beste zenbait jarduera ere bultzatzen ditu.
Horrela, ikasturtean zehar, 8 eta 16 urte arteko hainbat gaztek, banaka hartu dute parte BilbaoEszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, antolatu dituen umeentzako eta gazteentzako tailerretan. Tailerren helburu nagusia, jarduera eszenikoen alorrean gazteei zuzenduta dagoen eskaintza urria zabaltzea da.
Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: antzerkia Bilboko umeen eta gazteen artean sustatzea eta ezagutaraztea; antzerkiarekin erlazionatutako jardueretan interesa duten umeen eta gazteen prestakuntzan laguntzea eta denbora gutxi barru, biharko profesionalak izan daitezkeen eta antzerkiaren tekniken alorrean prestakuntza egokia duten zaleen sarea sortzea.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu