LITERATURA

Augustin Zubikarai nobelak sortzeko beka abian da

Bermoldatze horrek bi norabide ditu, nagusiki. Lehenengoa eta inportanteena, lan amaituak aurkezten diren sariketa izatetik beka izatera igaro dela. Idazleek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte, horien artean bat aukeratuko du epaimahaiak, eta sariaren laguntzaz urtebete izango du idazle sarituak bere lana amaitzeko.
Bigarrren aldaketa generoan gertatu da: nobela laburra lantzetik, eleberri normaletara pasatu baita.

Partehartzaile bakoitzak, bere benetako izena agerian jarri gabe, ondorengo agiriak aurkeztu behar ditu bere proiektuarekin batera: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena (lau kopiatan), 2.000-5.000 karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab; idazlanaren lagina edo erakusgarria (lau kopiatan), 15.000-30.000 karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta, azkenik, gutunazal itxia (ale bakarra), kanpoko aldean idazlanaren izenburua izango duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun-agiriaren fotokopia.

Proiektuak, 2010eko irailaren 1a arte bidal litezke helbide honetara: Augustin Zubikarai Saria, Euskara Zerbitzua, Ondarroako Udala, 48700 Ondarroa. Informazio gehiago jasotzeko bidali mezua Ondarruko Euskara Zerbitzura edo Elkar argitaletxera.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button