MUSIKA

Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxea bikotearen emanaldia

Euzkitzek eta Goikoetxeak 2000. urtean hasi zuten bere erlazio artistikoa, Argitzaletan diskoarekin. Orduan Xabierrek bere hitzekin sortutako dozena bat kanta grabatu zituen Joxan Goikoetxea, Iñaki Salvador eta Pascal Gaigne musikarien laguntzarekin.

Emanaldi ugari eman dituzte Euzkitzek eta Goikoetxeak azken hamar urte hauetan, Euskal Herrian nahiz Amerikako Estatu Batuetako hainbat euskal etxetan. Pilota Bertsotan proiektua ere sortu zuten pilota eta bertsolaritzaren munduak uztartuz.

Euzkitze, bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria, komunikatzailea…. Oraingoan Argitzaletan lan hartako hainbat kantuez gain beste batzuk ere izango dituzue entzungai emanaldi honetan. Euzkitzek berak sortutakoak edo bertsolaritzaren munduari keinu bat eginaz prestatutakoak.

Joxan Goikoetxea, euskal musikagintzan betidanik oso aktiboa izan den artista da. Oso gazterik hasi zen hainbat kantari (Duhalde, Artola, Zubiria, Imanol, Ibañez eta Xabier Lete) eta talderi bere estilo bereziko laguntza eskaintzen akordeoia eta sintetizadoreen bidez.
Hamahiru disko grabatu ditu, garrantzitsuenak Alboka taldearekin. Antzerki nahiz zinerako musika ugari sortu du eta gaur egun Dulce Pontes kantari portugaldarrarekin ari da.

Arriaga Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button