MUSIKA

Willis Drummond talde lapurtarrak zuzeneko diskoa plazaratuko du laster

Kontzertu hura taldeak iaz abiatu zuen biraren azkena izan zen; talde lapurtarrak mukuru bete zuen Hondarribiko Psilocybenea aretoa. Diskoa, gainera, Bidehuts plataformaren Zuzenekoak sailaren bigarren erreferentzia izango da. Aurrekoak, 2008koa, Anarik Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertu baten bost kantu biltzen ditu.

Zuzenekoak saileko bigarren disko honek Willis Drummond-ek grabatutako 13 abestiz osatuta egongo da, bildutako pertsona guztien argazkiekin osaturiko diseinua duena.
Diskoari azken ukituak ematen ari dira eta laster eskuratu ahal izango da Bidehutseko webgunearen bitartez edo Bidehutseko taldeen kontzertuetan.

Willis Drummond 2005ean sorturiko rock taldea da. Hastapenean, hirukote moduan, 40 bat kontzertu egin zituzten Euskal Herri zein Bordele, Lyon, Tolosa eta Bartzelonan. 2006ko martxoan aldaketa izan zen formazioan: Felix (Monarch, Rainbow of death), Rafa (Skunk) eta Pollux (Skunk) taldekide bihurtu ziren bateria, gitarra eta Rhodes teklatua jotzen, hurrenez hurren. Baionako Amanita estudioan Anthology lana grabatu eta 2007ko urtarrilean kaleratu zuten. 2008 urtean, berriz, bigarren lan homonimoa argitaratu zuen Bidehuts plataformaren eskutik. Izan ere, Bidehuts-en webgunean zuzeneko grabazio berri honen zati bat entzun daiteke.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button