IKUS-ENTZUN

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren bosgarren edizioa

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatu ohi duen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute maiatzaren 8tik 10era bitarte. Hala, film laburrak bidaltzeko epemuga martxoaren 23a da.

Aurten, gainera, jaialdia nobedade garrantzitsu batekin dator: Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa. Bi lehiaketen artean 6.000tik gora euro banatuko dituzte.

Film laburren lehiaketan edonork parte har dezake, Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak). Lanok edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, generoa ere librea da (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala …) onartuko dira, bai bideo eta bai zinema formatuan. Gehienez 30 minutu iraun beharko dute eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanak izan beharko dute.

Hiru sari izango dira: Euskarazko Film Labur onena (1.000 euro); Film Labur onena (600 euro), eta Publikoaren saria (400 euro).

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak Huhezinemaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button