IKUS-ENTZUN

“Debekatuta dago oroitzea” filma Maulen

Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzenduriko Debekatua dago oroitzea dokumentala ikusi ahal izango da gaur berton, hilak 23, Maule-Lextarre herrian. Filmak 1936ko gerra osteko errepresio eta espetxetako unibertsoa erakusten du, Saturraraneko emakume kartzelaren kasua aztertuta.

Dokumental honetan, 1937 eta 1944 bitartean faxistek emakumeentzako espetxe bihurtu zuten Saturrarango bainuetxean gertatutakoa azaltzen da, bertan egondako emakumeen testigantzak jasotzen direlarik, hain zuzen ere, filmean bainuetxean giltzapeturiko lau emakumeren testigantzak jasotzen dira. Aurretik bainuetxe eta seminario izandakoak 2000 emakume izan zituen, eta jatorriz 700 lagun hartzeko egin zen eraikina.

Orotara, “pilatuta” bizi ziren 1.700 emakume igaro ziren bertatik. Mojek zuzendu zuten eta euren agindupean, ama eta seme-alaba asko bananduak izan ziren. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, irainak, eta sexu-abusuak sufritu behar izan zituzten, besteak beste, Saturrarango bainuetxeetan izan ziren emakumeak.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button