IKUS-ENTZUN

Gerraren mundua Nafarroako Filmotekan

Aurten Lehen Mundu Gerra hasi zela 100 urte beteko dira, eta hainbat tokitan data latz hura gogoratzeko makina bat ekimen jarriko dira abian.
Nafarroako Filmotekak sasoi ilun haiek gogoratzeko film batzuk pantailaratuko ditu hil honetan.

Lehen emanaldia gaur bertan izango da,19:30ean:  El día más largo. Izan ere, gaur bezalako egun batean, milaka ontzi eta soldadu lehorreratu ziren Frantziako Normandian. Egun horretatik aurrera gerrak beste aurpegi bat hartu zuen eta laster amaitzekoa izan zen.

Ekainaren 13an, 20:00etan,  El general de la Rovere izeneko lan ikusteko parada egongo da. Film hori okupatutako italiar herriak amerikarrek hegoaldetik liberazio-prozesua hasi bitartean bizi zituzten estutasunei buruzkoa da.

Eta Lehen Mundu Gerra (1914-1918)  ere gogora ekartzeko bi pelikula proiektatuko dira: El gran desfile (ekainaren 20an) eta Senderos de gloria, (ekainaren 27an).

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button