IKUS-ENTZUN

“Umorea Labur” jaialdiaren aurtengo edizioa gaur abiatuko da

Arrigorriagako Udalak eta Lanbarri Kultur Elkarteak beste urte batez antolatu dute Umorea Labur jaialdia. Aurtengo edizioa (hamaseigarrena) abenduaren 10ean abiaraziko da, eta 15era bitartean luzatuko da. Lehian 29 film labur izango dira, eskualdeko lanentzako ohiko lekua egongo da, eta Rosario Prado aktorea omenduko dute.

Aurtengoan 200 lan inguru aurkeztu dira, eta 29 lehiatuko dira atal ofizialean. Ohikoa denez, asteartean hasiko dira emanaldiak, baina gaur bertan sariketa inauguratuko da atal berri batekin. Laburretik luzera izena izango du, eta horren baitan Errementari filma proiektatuko da. Gainera, filmaren zuzendari Paul Urkijorekin solasaldi bat ere antolatu da.

Aurreko edizioetan bezala, ostiralean (abenduak 14) eskualdean egindako lanak aurkeztuko dira, #Nosolopaja cortos Made in Nervión izeneko espazioan. Bertan, beste behin ere, tokiko sortzaileek euren talentua erakutsiko dute.
Saritan 3.000 eurotik gora banatuko dira larunbatean, 20:00etatik aurrera. Sariak erabakitzeko orduan Liliana Amante ekoizle eta zuzendari argentinarrak, Ivan Miñambres Uniko-ko ekoizle exekutiboak, eta Maitena Salinas kazetari eta aktoreak osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiaren erabakiaz gain, ikusleen saria, zuzendaritza onenarena, interpretazio onenarena eta Arrigorriagako institutuko ikasleek osatutako epaimahai gazte batek emandako beste bat ere banatuko dira. Eta aurten, ohorezko Txantxarria Rosario Pardo aktoreari emango zaio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button