LITERATURA

Ugaitz Agirre idazleak “Tximeletak bizkarrean” kaleratu du

Susa argitaletxeak Ugaitz Agirre idazlearen Tximeletak bizkarrean izeneko nobelaren aurkezpena egin du gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Ugaitz Agirre 26 urteko gazte usurbildarra da eta hauxe da bere lehenengo liburua.

Tximeletak bizkarrean lanaren nondik norakoak Susak eman dizkigu: “Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta gaixo den aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Iraganeko mamuei iskin egiten pasatu du bizitza erdia Sarak, baina bizitakoari ihes egin dakioke? Nola konpon dezakegu behinola gure barruan apurtutakoa?”

Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button