IKUS-ENTZUN

“Udan zinea zure auzoan” programa Bilbon

Asteazken honetatik (uztailak 18) abuztuaren 9ra, Udan zinea zure auzoan garatuko da hiriko barruti guztietan. Uda honetako programak zortzi saio interesgarri eskainiko ditu.

Programazioak  azken aldiko lanak, eta klasikoren bat ere jasoko ditu (fikzioa, animazioa, musikala…), eta euskal zinea eta europarra, ekoizpen lan komertzialenak eta emakume zinegileen presentzia garrantzitsua ahaztu barik.
“Ohikoa denez, saio guztiak euskal film labur batekin hasiko dira, eta ondoren film luzea etorriko da. Eskema horri eutsiz, edizio honetan, ibilbide garrantzitsua duten zinegile bilbotarrei eskainitako hiru saio monografiko programatu dira”.
Asteazken honetan hasiko dira emanaldiak Indautxu Plazan; bertan, Koldo Serraren Gernika, eta horrekin batera egile beraren El tren de la bruja film laburra pantailaratuko dira.
Ostegunean Pedro Riveroren txanda izango da. Birdboy film laburra eta Psikonautak film luzea emango dira. Saio hori Itsasadarraren ondoan eskainiko da, Erriberako Merkatuko plazatxoan-terrazan. Azkenean, Pablo Bergerri dagokionez, abuztuaren 9an Santutxun ikusi ahal izango diren Mamá eta Abracadabra filmak programatu dira.

Goikoez gain honakoa lanak ere ikusi ahalko dira: Carla Simónen Verano 1993, Justine Trieten Los casos de Victoria, Patxo Telleriaren Igelak, Damien Chazelleren La La Land, edo Jack Arnolden El increíble hombre menguante, besteak beste.

Gogoratu emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko dela, tartean  Violeta Trincadoren Zacarias, Aitzol Saratxagaren Ziren, Maider Fernandezen eta Maria Elorzaren Gure Hormek, Arantza Ibarraren June, eta Atxurra Taldearen Areka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button