IKUS-ENTZUN

“Udako Zine Zikloa”, Donostiako Cristina Enean

Donostiako Cristina Enea parkearen sarreran, guardaren etxeren eta haurren jolastokiaren aurrean, Udako Zine Zikloa hasiko dute, aire librean.

Ziklo horrekin batera, Cristina Enea Fundazioak eta Estudio Arte Akademiak Botanika gaiaren inguruko ilustrazio erakusketa abiatu dute, deialdi ireki baten bitartez. Erakusketa zabalik dago urriaren 4ra arte, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

Zikloaren harira, gaur aurkeztuko dute lehenengo filma: El bosque animado (José Luis Cuerda,1987). Gainerako hiru emanaldiak hauexek dira: uztailaren 3an, Karigurashi no Arietti (Hiromasa Yonebayashi, 2010), euskarazko azpitituluekin; Under the skin  (Jonathan Glazer, 2013); eta, amaitzeko, The little shop of horrors (Frank Oz, 1986).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button