LITERATURA

Udaberriari begirako nobedadeak

Udaberriari begira, argitaletxe batzuk euren estrategiak eta aurreikuspenak hasi dira plazaratzen. Elkar argitaletxeak zeintzuk liburu plazaratu dituen helarazi digu.

Hil honetan bertan aurkeztuko dute Jose Morales Beldak itzulitako M.J. Lermontov-en Gure garaiko heroia menturazko nobela psikologikoa. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan.

Patxi Apalategik Gustave Flaubert-en Madame Bovary maitasunezko eleberri klasikoa itzuli du. Seguruenik, hau ere, otsailean aurkeztuko dute.

Garazi Goiak Txartel bat (des)herrira izeneko lan plazaratuko du. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak (Segura, 1978) bere bigarren nobela honetan. Peruk Euskal Herritik joan behar izan zuen 1937an, haurra zela, gerratik ihesi; hilabete pare baterako zihoala uste zuen, eta hantxe geratu da betiko, zirkunstantziek behartuta edo

Goiatz Labandibarrek Interrail (Igartza Saria) lana ere kaleratuko du. Tituluak berak adierazten duenez, Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin -bilduma da hau. Hiri ezberdinetan kokatuko dira istorioak, hala nola, Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Genoa eta Nizan.

Peru Magdalenak bere lehen eleberria ekarriko du besapean: Egia esan. Aita artista desagertuaren bila semeak egindako bidaia kontatzen du baina ez modu zuzenean, baizik eta berak dakien bezala, espezial.

Iñaki Irasizabalek intrigazko beste lan bat argitaratuko du: Bizkartzainaren lehentasunak. Martin Goena militante armatua izan zen garai batean; gaur zinpeko guarda da. Halako batean (2011ko udan), enkargu bitxi bat egiten diote: poliziak ETAko zuzendaritzan eduki duen satorra zaindu behar du; erakundea su-etenean dago, baina oraindik ez da betirakoa

Azkenik, Joxemari Iturraldek Rasputin eta San Petesburgoko gauak lana ondu du. Grigori Yefímovich Rasputin, Errusiako Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen mistiko errusiarra izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu