IKUS-ENTZUN

“GetxoExpress” film laburren festibala asteburu honetan

Jaialdia urriaren 25ean abiatuko da, 18:00etan, eta lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Lan hori guztia behin eginda, igande eguerdian, urriaren 27an, lanak aurkezteko epea bukatuko da. Irabazten duen film laburrak 1.000 €-ko saria irabaziko du!

GetxoExpress-en helburu bat “parte-hartzaile guztiei aukeren berdintasuna eskaintzea da eta denbora mugatua izanik hauek haien argitasuna, sormena eta originaltasuna erakutsi beharko dute”.

Aurtengo edizioak beste ekitaldi bat programatu du urriaren 24an: GetxoExpress Pro. Hainbat adituk hartuko dute parte ekimenean eta bere esperientziak konpartituko dituzte bertaratzen direnekin. GetxoExpress Pro 17:00etan hasiko da Ana Murugarrenek eskainiko duen tailerrarekin. Geroago networking jarduera programatu dute antolatzaileek. Azkenik, film labur batzuk proiektatuko dira:  Kepa Sojoren Khuruf, Tamara Lucariniren No es coma, Khris Cemberen Soy una tumba, Asier Urbietaren False Flag, eta Aitor Arenasen La Sra. Jesusmari.

Jaialdi express hori sari banaketarekin amaituko da. 1.000 euro jasoko ditu film laburrik onenak, 800 euro bigarrenak eta 300 euro ikusleek aukeraturikoak. Sari nagusiez gain, accesitak ere banatuko dira.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button