BERTSOTAN

XI. Bertso Paper Sariketa, Bermeon

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako XI. Bertso Paper Lehiaketa abiatu du. Lehiaketa honen helburua gaztetxoen artean bertsozaletasuna eta sormena sustatzea da. Bertso paperak aurkezteko epea martxoaren 6ra amaituko da.

Lehiaketa honetan bi maila jarri dira adinaren arabera: 1.maila, 11 eta 14 urte bitartekoentzat da, eta 2. maila 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Bertso kopuruari dagokionez, 1. mailakoek 3na bertso aurkeztu behar izango dute eta 2. mailakoek gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso. Neurriak eta gaia libreak izango dira.

Bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazita aurkeztuko dira ikastetxean.
Sari bana jasoko dute 1. eta 2. mailetako irabazleek. Martxoaren 25ean, Nestor Basterretxea aretoan egingo den saioan irabazleek kantatzeko aukera izango dute. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan ere argitaratuko dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button