IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da FANT

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) 24. edizioa gaur hasiko da Campos Antzokian, zine aretoetara ekainaren 1ean helduko den Johannes Roberts zinegile britainiarraren Los extraños: Cacería nocturna filmarekin.

Baina gaur eta bihar ere beste hitzordu garrantzitsu bat badago: Fant Laburrean atala ikusgai izango da Campos Antzokian. Bertan euskal zinegileek egindako film laburrak eskainiko dira, gaueko 23:00etatik aurrera, inaugurazio ekitaldiaren ostean.

Horrez gain, inaugurazio ekitaldiak Gremlins edo El chip prodigioso lanen arduraduna izan den Joe Dante zine zuzendariaren presentzia izango du. Zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du, FANTastikoaren Izarra. Fantrobia saria ere bihar emango zaio Errementari (2018) bere lehenengo film luzea estreinatu berri duen Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari.

Euskal Fant Laburra atalean lehiatuko direnak honakoak dira: David Perez Sañudo, Alessandro Novelli, Aritzeder Arregui, Javier Arriaga, Aritz Elguezabal Totoricagüena, Laura Silva, Ernesto Baez, Joshua Duran, Arantza Ibarra, Demetrio Elorz eta Aitzol Saratxaga. Aurkezturiko 11 lanak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edota gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Hortxe parte hartzen duten film guztiek 3.000 euro banatuko dituen bi sarietako bat lortu ahal izango dute. Film Labur Onenari ere emango zaion 1.500 euroko saria eta Euskal Film Labur Onenari emango zaion 2.000 euroko saria ere izango dira. Euskal FANT laburrean antzezpen onena aintzatetsiko duen sari berria ere banatuko da.

Datozen egunotan FANTek beldurtuko zaitu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button