BESTELAKOAK

Txalaparta argitaletxeak “Gerezi garaia” izeneko komikia kaleratu du

Gaur, Txalaparta argitaletxeak Gerezi garaia izeneko komikia aurkeztu du. Mikel Santos “Belatz” (egilea) eta Dani Fano (marrazkilaria) arduratu dira Lucio Urtubiaren biografia ilustratuaren argitalpenaz.

Txalapartak hala deskribatu du lan berria: “Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, Lucioren altxorra. “Belatzek” luze galdekatu du Lucio hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak iruditan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, cascantearraren biografo ofizial bihurturik, ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatuko dizkigu irudigile iruindarrak. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziei iskintxo egiteko asmatutako trikimailuak, familia-kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga-zeharkaldiak… Guztia edo ia guztia kontatuko digu Luciok akzioz eta ekintzaz betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da”.

Mikel Santos Belatz (Iruñea, 1974), ilustrazioa eta komikigintza ditu ofizio. Berak ilustratu du artean, Tim Burtonek berak zuzendutako Pesadilla antes de Navidad (Penguin) filmaren komikirako egokitzapena.  Osasuna Fundazioarentzat 90 minutos en el Reyno eta Nafarroako Gobernuarentzat Una aventura en tres tiempos komikien egilea ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button