IKUS-ENTZUN

Pasaiako Badiako XVII. Film Laburren Erakustaldia

Pasaiako Badiako XVII. Film Laburren aurtengo erakustaldia Trintxerpen izango da azaroaren 7tik 21era bitartean. Aurten 1000 lan jaso ditu ekimenak, munduko bazter guztietatik.

Lehen egun horretan, Trintxerpen bertan egoitza duen Moriarti ekoiztetxearen lanari buruzko atzera begirako batek zabalduko du ekimena, eta honako lanak pantailaratuko dira: Nora hoa, bixente?  (Aitor Arregi, 2000), Tercero B (Jose Mari Goenaga, 2002), Sintonía (Jose Mari Goenaga, 2005), On The Line (Jon Garaño, 2008), El Método Julio (Jon Garaño, 2010) eta Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi, 2014). Sei film horiek azaroaren 7an proiektatuko dituzte Trintxerpeko alkateordetzan.

Egitarauaren barruan, Mintzagun euskarazko film laburren proiekzioa, eta Emea eta Anitza saila antolatu dituzte. Azaroaren 15ean, Muros dokumentala ere pantailaratuko dute, eta ondorengo egunetan lehiatuko diren film guztien emanaldiak burutuko dira.

Programazio guztia ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button