IKUS-ENTZUN

“Zinema eta zientzia” zikloak aurrera jarraitzen du

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren zazpigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.
aste honetan beste saio bat egongo da hainbat tokitan, eta hala, gaur berton Artium Museoan izango da saio bat, 19:00etan hasita.

Filma Bomshell: La historia de Hedy Lamar (Alexandra Dean, 2017) izenekoa da, Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen 1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.
Lan hori Maia García-Vergniory fisikariak aurkeztuko du.

Diogun moduan gaur Gasteizen izango da filma, bihar Donostian, eta etzi Bilbon. Azkenik 13an, Iruñan pantailaratuko da.

Datorren astean, otsailak 15, 19:00etan, Vicente Arandak zuzendu zuen Tiempo de silencio filma proiektatuko da. Itziar Alkorta biokimikariak aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button