IKUS-ENTZUN

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren Erakusketa, Gasteizen

Bihar hasita eta abenduaren 21era bitartean, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 14. Erakusketa egingo da Gasteizen. Ingurumena eta gizakiak natur, kultur eta gizarte inguruarekin dituen harremanak dira jaialdiaren gai nagusia.

Hala, bihartik aurrera, Festival Internacional de Cinema del Medi Ambient jaialdiko hainbat dokumental eta film labur pantailaratuko dira, jaialdi horretako lagin bat Gasteizera ekarriz.
Ikus-entzunezkoen sustapenarekin bat eginez,  inguruan daukagun oro, izadia zein gainerako gizakiak eta auren artean ditugun harreman formak aztertuko dira filmen bidez.

Antolatzaileen arabera, hauxe da zikloaren zioa: “Zinema gure gizartearen eta gure errealitatearen isla da gero eta gehiago. Zalantzarik ez dago tresna garrantzitsua dela, ez soilik denbora-pasarako, baita beste toki, jende eta errealitate batzuk ezagutzeko ere. Hortaz, zinemak osotasun baten parte garela eta egiten dugun orok pentsatzen duguna baino ondorio sakonagoak dituela konturatzeko balio behar liguke. Honek guztiak garrantzi berezia dauka ingurumenaz ari garenean”.

Bihar bertan Polyfaces filma aurkeztuko da. Gure paisaiak, komunitateak, tokiko ekonomiak, osasuna eta gure lurzoruak nola birsortu ahal ditugun erakusten digu lan honek. Hori guztia egin dezakegu, kalitatezko elikagai nutritiboak ekoizten ditugun bitartean.

Programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button