IKUS-ENTZUN

“Bizikletak Vs Autoak” dokumentala, Elorrion eta Bilbon

Fredrik Gertten zuzendari suediarraren Bikes Vs Cars (2015) izenburuko dokumentala pantailaratuko da gaur, Elorrioko Iturri Kultur Etxea, 19:30etik aurrera.

Filmak txirrindularien eta autoaren industriaren harreman gatazkatsua jorratzen du, batez ere hirietako trafikoak eragiten duen poluzioaren harira. Dokumentala Bilbon ere aurkeztuko da, hilaren 25ean, Multicine zine aretoetan, 20:00etatik aurrera.

Dokumentalak ondoko gogoeta zabaldu nahi du: Zergatik ez da lortu bizikleta ibilgailu nagusia izatea munduko hiri garrantzitsuenetan? Neurri txiki batzuk baino ez dira behar orain arteko historia aldatzeko, baina gobernuak beldur dira, ez baitute autoaren industriari aurre egiteko ausardiarik. Hala, hori gertatu arte, ez da aldaketa eraginkorrik gertatuko. Egoera horren aurrean, jende asko borrokan ari da; norbanako eta talde horiek ahotsa entzungo da filmean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button