IKUS-ENTZUN

Umore zentzugabeari buruzko zikloa Artium-en

Abuztua laster batean dago gure artean, eta batzuetan parranda lar eginda atsedena behar dugu gure pasibitatean. Absurdokeria lirudike beste guztiak. Hortxe orduan plan ona abuztuko egun lasaietarako!

Abangoardiako umorista talde batek eginiko lau pelikulek umore zentzugabearen ideia klasikoak definitzen dituzte. Artium museoan antolatu da ziklo berezi hau abuztuaren erdialdean.

Abuztuaren 18an, larunbata, izango da lehen saioa eta bertan La torre de los siete jorobados (Edgar Neville, 1944) film klasikoa eta zientzia fikzioaren funtsezko oinarria izan dena pantailaratuko da, zentzugabetasuna eta iseka zertan diren ikusteko.

Hurrengo egunean bigarren saioa etorriko da Rafael Gil-ek, 1958an zuzenduriko Viva lo imposible filmarekin. Askatasunari egindako omenaldia da lan hau eta bertan sistemaren aurka altxatu ahal dela planteatzen zaio ikusleari. Nabarmena da Gila aktorearen parte hartzea.

Hirugarren saioak (abuztuak 25), surrealismoa eta gertakari paranormaletan murgilduko du ikuslea. J. L. Sáez de Herediak, El destino se disculpa (1945) lanean, pertsonaia alegorikoen komedia planteatzen du.

Azkenik, abuztuaren 26an, inkongruentziez eta zentzu-desadostasunez betetako Habitación para tres (Antonio Lara Tono, 1951) obra ikusteko parada izango da.

Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button