ESZENA

Hesolak ekimenaren dantza ikastaroa

Zarauzko Udalaren Kultura Sailak eta Artezaleak elkarteak, Hesolak ekimena aurkeztu zuten irailean. Hesolak ekimenaren egitarauak, hilean behin, larunbat goizetan, Zarautzen antolatuko diren heziketa eta sormen eskolak biltzen ditu.

Datorren ikasturterako, Artezaleak elkartearekin elkarlanean, ikastaro, ideia eta sormen ekimen berriei lekua egitea eta eskaintza zabaltzea da asmoa. Hesolak ekimena, ordea, harago doa: hilean behin ikastaro bat izango da, sormenarekin eta heziketarekin lotuta

Orain, Hesolak ekimenaren laugarren ikastaroaren berri eman dute bertako kideek: Dantza Garaikideko ikastaroa izango da Ebro Etxean.
Urtarrilaren 18an burutuko da, 10:00etatik 13:00etara, Eneko Balerdiren gidaritzapean. Ikastaroak, esperientzia maila guztietako jendea jaso nahi du eta, maila horretatik abiatuta norberak bere mugimendua ezagutu eta lantzeko parada eskaini.

Artezaleakeko harpidedun zaretenentzat ikastaroa 15 eurotakoa izan beharrean, 10 eurotakoa da. Izena emateko, deitu 943 83 55 68 edo 688 658 644 telefonora, edo idatzi hesolakzarautz@gmail.com helbidera.

Hesolak ekimenaren inguruko informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button