IKUS-ENTZUN

“Zinema eta Hiria” zikloaren azken emanaldia

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak antolatutako Zinema eta Hiria zikloa hil honetan amaituko da. Orain arte ikusi diren film guztiak Paris hiria izan dute ardatz. Emanaldiak hilero izan dira, azken asteazkenetan, Ordezkaritzako areto nagusian, 19:00etan hasita.

Parisko hiriari gorazarre egiten dioten bost zinema-saio proposatu ditu maiatzera arte. Urtarrilean Jean Vigoren L’Atalante lana pantailaratu zen. Otsailean, Louis Malleren Milou en Mai (1989) filmak familia burges baten gatazka kontatu zuen. Martxoko saioan Les quatre cents coups (1958) François Truffautek eginikoa pantailaratu zen; eta apirileko saioan, Jacques Rivetteren Paris nous appartient (1961) filma antolatu zen.

Diogun moduan, zikloa maiatzean amaituko da, gaurko emanaldiarekin: Wim Wendersen Paris Texas (1984). Estatu Batuetan, Texasen, dagoen eta izen bera duen herrian girotuta dagoen eta aldi berean erratikoa eta onirikoa den begiradarekin erakusten da.

Antolatzaileen esanetan: “Zikloak benetan eraikitako hirian proiektatzen den hiri-iruditeria zabala taularatzen du, hiri modernoaren formaren ezaugarri izan ziren espektatibek, bizimoduek, proiektuek eta beldurrek osatutako egitura sinboliko trinkoa osatuz. Filmen zikloak, Frantziako eta Europako zinemagintzako funtsezko pieza batzuk ezagutzeko edo berrikusteko aukera ere ematen du, eta, horrez gain, zinemak hirietako bizitza irudikatzeko eta berreraikitzeko duen moduarengatik interesa duten ikus-entzuleentzako topagunea eskaintzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button