IKUS-ENTZUN

LUPA 2012, V. Dokumentalen mostra

Sortzaile, eragile eta zaleen arteko topaketa izan nahi du, apirilaren 5etik 8ra bitartean, Mikelazulo, Banda Bat eta Zazpi t’erdi elkarteek antolatutako LUPA zinemaldia.  

Ekimen honen bitartez, publikoari zuzendutako dokumentalen proiekzioak eta dokumental munduko profesionalen zein zaletuen solasa batu nahi dituzte antolatzaileek, baina, batez ere, dokumentalen sortzaileak elkartzea da helburu, dokumentalaren munduaren inguruan gogoetarako tarte bat ireki ahal izateko.
Honekin, elkarren artean, dokumental sortzailearen sormen prozesuan zein ekoizpenean garrantzizkoak diren zenbait gairi buruz hitz egin nahi da: inspirazio iturriak, dokumentalaren funtzioa, lan egiteko moduak, publikoari ezagutzera ematea…




Jardunaldi hauetan dokumental egile euskaldunez gain, Estatu osoko zein munduko sortzaileek parte hartuko dute.

Proiekzioak irekiak izango dira, eta sortzaile, eragile eta zaleen arteko topaketa hauek Donostiako Guardetxean (Urgull mendia) eta Errenteria/Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean gauzatuko dira.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button