IKUS-ENTZUN

“Goodfellas” eta “The Big Lebowski” jarraian, Donostian

Bang! Bang! Zinemak emanaldi bikoitz berri bat ondu du, gaur, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:30etik aurrera: The Big Lebowski (Joel Coen 1998) eta Goodfellas (Martin Scorsese. 1990). Bi film ezagun bezain bikain horiek 263 minutuko emanaldi luzea osatuko dute.

Emanaldi bikoitzaren harira, honakoa idatzi du zale batek Bang Bang Zinemaren webgunean: “Hiru lagun. Bi talde. Kasu batean, bolo talde bat bestean, berriz, hiltzaile talde bat. Baina, finean, guztiak lagunak. Horiek dira Goodfellas eta The Big Lebowski filmek komunean dituzten ezaugarriak, Bang Bang-ek larunbatean, hilak 28, ondu duen emanaldi bikoitza.
Bi pelikulak lagunei eta adiskidetasunari buruzko ikerlanak dira.  The Dude-en (Jeff Bridges) eta bere lagunen arteko lotura barreiatuak dira, filma  bezala. Henry, Godfellas-eko Tommy eta Jimmy-ren artekoak, berriz, ahulagoak dira, nolabait esatearren, beti haustear dagoen gizarte antzeko bat osatzen baitute, traizioaren, moralaren itxurakeriaren, edo bizkarretik datorren labankadaren etengabeko mehatxupean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button