IKUS-ENTZUN

Zinema bere osotasunean hartzen duen "Fuerza Vital" 5. zenbakiaren aurkezpena

Dirigido por, Fotogramas edo Cahiers du cinema bezalako argitalpenei bestelako erantzuna emateko jaio zen 2009an Fuerza Vital aldizkaria. Lanak, filmekiko elkarrizketa proposatzen du irudirik gabeko testuetatik. Bi hilerik behin ikusten du argia eta honezkero 6 alea (0 barne) kalean da. Hauez gain, marrazki bizidun, telebista saio, Donostiako Beldurrezko Aste, eta bestelakoen gaineko ale bereziak ere egin dituzte antolatzaileek.

Ale bakoitzean izpiritu eklektikoa barreiatzen da, eta serie Z-ko filmak zein arte eta saio diziplinari buruzko piezak topa daitezke. Mota guztietako zinemaz gozatzea da kontua, zinema pentsamendu lez hartuta.
Kolaboratzaile askoren hitzak sartu dira azken alean eta beti mantendu da paperean ateratzeko grina, erabilgarria eta lehorra, hein berean.
Azken ale honetan Tarkovski eta Kubrick zuzendarien lana jorratzen da. Oso antzekoak eta era berean oso ezberdinak diren autoreak dira hauek.

Gaurko aurkezpenean Lifeforce (Tobe Hooper, 1985) filma ikusiko da eta horretaz gainera, Guadalupe Wolf eta Ec taldeek musika jarriko dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button