IKUS-ENTZUN

Etorkinen egoera ezagutarazteko “Immigrazinea”, Hernanin

Amher eta SOS Arrazakeria elkarteek antolatu duten Immigrazinea ekimenaren barruan, Donostiako Giza Eskubideen zinemalditik pasatu ondoren, etorkinen egoerari buruzko bost labur ikusi ahal izango dira gaur, Hernaniko Biterin, 19:00etatik aurrera.

Jatorri desberdinetako bost film labur pantailaratuko dira: Frantziako Aïssa, Retention, Se Taire; Alemaniako Bahar Im Wunderland, eta Suitzako Einspruch.

Lehen lanean, Aïssa kongoarra da eta Frantzian bizi da legez kanpoko egoeran. Berak dio adingabekoa dela, baina agintariek ez diote sinesten. Herrialdean gera ote daitekeen ikusteko, mediku batek azterketa fisiko zorrotza egin behar dio.

Retention lanean hauxe kontatzen da: Etorkinak atxikitzeko zentro batean, abokatu bat bere bulegora iritsitako gizon ukrainar baten kasuan ari da lanean. Erloju kontrako beste gatazka bat hasi da kanporatua izan ez dadin. Eta Frantziako azken obran… Gauero bezala, Souleymane, paperik gabeko etorkin bat, enpresa bateko bulegoak garbitzen ari da. Baina egun hau ezberdina izango da, gainditzen dion egoera bati aurre egin beharko dio eta…

Bahar Im Wunderland lanean protagonista Neskato kurdua da, Bahar, Siriatik ihes egin duena bere aitarekin batera. Alemaniara iritsi dira, arrisku askoren mehatxupean aurkituz. Neskatoak, ordea, badaki ikusezin bilakatzen arazo horiek saihesteko.

Suitzako Einspruch lanak 2010 urtean gertatu zen deportazio lazgarri baten kasua kantatzen du, Suitzan asiloa eskatzen zuen gazte afrikar baten begietatik ikusia.

Lanen gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button