IKUS-ENTZUN

Zine klasikoa aire librean, Iruñean

Nafarroako Filmotekak hiru film emango ditu aire librean, uztailean, Baluarteko terrazan (euria eginez gero, emanaldiak barruan egingo dira), Rooftop Cinema izenburupean.

Guztira, hiru film klasiko pantailaratuko dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin: uztailaren 21ean, Casablanca (Michales Crutiz, 1942); 23an, The Third Man (Carol Reed, 1949); eta, azkenik, 28an, Manhattan (Woody Allen, 1979).

Nafarroako Filmotekaren arabera, filmak aukeratzea oso lan zaila izan da. “(…) baina, azkenean, hautatutako hirukotean bi elementu komun aurkitu ditugu. Alde batetik, horietako bakoitzak lotura nabarmena du hiriarekin; (…) bestetik, ehun urtetik gorako protagonistei omenaldi txiki bat egingo diegu”; tartean, Ingrid Bergman eta Orson Welles.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button