IKUS-ENTZUN

“Elkarbizitza lantzen” zinema zikloa, Andoainen

Urtarril, otsail eta matxoan, Andoaingo Bastero kulturunean, Elkarbizitza lantzen zinema zikloa zabalduko da. Emanaldi guztia arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Ekimenaren helburua hausnarketarako espazio bat sortzea da. Izan ere, dokumental bakoitzaren ostean elkarrizketarako tartea zabalduko da filmean sorturiko mezuaren gaineko hausnarketak plazaratu daitezen.

Programa honakoa izango da: urtarrilaren 19an, Glencree filma pantailaratuko da, non biktima zenbaiten arteko topaketa ardazten den.
Otsailaren 16an, Heriotzaren triangelua izeneko filma izango da protagonista. Bertan Astigarraga eta Andoain herrietan izandako hainbat hilketa aztertzen dira.
Azkenik, martxoaren 16an, Reconciliación izenburuko filma proiektatuko da. Elkarbizitzarako pausuak eman dituzten biktimen testigantzen inguruko lana da hori.

Datu guztiak hemen topatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button