IKUS-ENTZUN

“Caostica”-Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdian izen-ematea zabalik

Apirilaren 23an amaituko da Caosticara lanak bidaltzeko epea, izan ere, aurtengo edizioa, ekainaren 21tik 26ra bitartean gauzatuko da Bilbon. 4.500 euro banatuko dira saritan.

Bertako antolatzaileek honela zabaldu dute aurtengo deialdia: “Neo-Bilboko eta planeta mugakideetako biztanle maiteok, hasi da neo-normaltasunaren kontrako txertoa lortzeko lasterketa!
Caostica-Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdian izena emateko epea zabalik dago dagoeneko; beraz, zuen ikus-entzunezko kinkila bidal diezagukezue, 2021ko ekainaren 21tik 26ra bitartean Neo-Bilbon izango den 19. edizioan parte hartzeko.
Sail ofiziala osatzeko aukeratutako lanak behar bezala inokulatuko dira Caostica-zale porrokatuen korneetan.
Ez utzi azken momenturako! Ireki zeuen burua perimetralki eta kontsultatu oinarriak esteka honetan“.

Gogoratu, Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria emango duela Jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko zuzkidura jasoko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button