ESZENA

Loraldia Festibalean “Ai Gure Juaneteak!” lanaren estreinaldia

Patxo Telleriaren azken sormena da Ai gure juaneteak! lana, non Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia eskaini nahi dion. Bihar, martxoaren 15ean, Itsasmuseum Bilbaon musika eta hitza uztartzen dituen lana ikusi ahalko da, Loraldiak antolatuta.

Mikel Laboaren abestiak eta kantak ezinbestekoak dira euskal kulturarentzat. Jokin Oregik zuzendutako pieza hori prosaren eta poetikaren, antzezlanaren eta musika-saioaren arteko lan hibridoa da. Telleriak gure ondare kulturalaren zenbait abesti hartu, eta gaur eguneko ikuspuntuaz birsortzeko ausardia erakutsi du: Hegazki errariak, Izarren hautsa, Bedeikatua, Negu hurbila, O Pello, Pello, Haika mutil, eta abar.

Kasu honetan, oholtza gainean hiru pertsona ikusiko ditugu: Patxo Telleria aktore-musikari bat, eta bi musikari-aktore, Adrián García de los Ojos eta Maider López. Eszenatokian ez da osagai handiegirik aurkituko, minimalismoa erabiliko da aktoreak, musikariek eta, batez ere, Laboaren musikak protagonismo handiagoa izan dezaten.

“Hamarkadak igaro dira abesti horiek konposatu zirenetik, eta ez dute orduko indarra eta emozioa galdu. Eta horregatik, hain zuzen ere, gure ondare emozionalaren ezinbesteko parte direlako, horiek berregituratzeko eta birkodetzeko ausardia izan dugu. Gureak direlako. Nireak direlako” esan du aktoreak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button